Gaur egun, euskal lurralde osoan jarduten duten bost erakunde hauek osatzen dute Federazioa: ateia Bizkaia-OLT, ateia Gipuzkoa-OLT, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Giport Pasaia eta UniportBilbao / Portu Erkidegoa. Federazioko elkarteek, haien helburu eta erantzukizunetatik abiatuta, hainbat arlotako ezagutza eta espezializazioa eskaintzen dute, hala nola logistika multimodala (errepidekoa, itsasokoa, airekoa, trenbidekoa), logistika integrala, salgaiak hirian banatzea, pertsonen mugikortasuna eta garraiorako produktu, zerbitzu eta teknologia adimendunen industria hornitzaileak.