BILBOKO PORTUKO ONTZI KONTSIGNATARIOEN ETA ZAMAKETARIEN ELKARTEAk bclm-rekin bat egin du

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren (BCLM) azkeneko Zuzendaritza Batzordean aho batez onartu zuten Bilboko Portuko Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteak Batzordean sartzeko egindako eskaera.

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak balio-kate ugari biltzen ditu, eta, horregatik, makro-sektore zabal eta konplexu batean lankidetza areagotzeko bokazioarekin sortu zen. Bost elkarte aditu izan ziren haren fundatzaileak (ateia Bizkaia, ateia Gipuzkoa, GIPORT, Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra eta UNIPORT) eta, orain, ACBE gehitu zaie, Bilboko Portuko ontzi kontsignatarioen eta zamaketari-enpresen patronala. Itsas sektoreko operadoreen interesa defendatzen 97 urteko esperientzia du, eta portu-erkidegoari egiten dion ekarpen kualitatiboa eta kuantitatiboa behar-beharrezkoa da.

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak euskal administrazio publikoei Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Estrategia aurrera eramaten laguntzeko organoa izatea du xede.