ATEIA Bizkaia

Kale Nagusia, 50 -5. solairua. 48011 - Bilbo (Bizkaia)

ATEIA BIZKAIA-OLT

ateia Bizkaia-OLT Garraio-bitartekarien Elkartea eta Logistika eta Garraio Antolakundea da. Bizkaiko probintzian jarduten du, eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Legez eratutako garraio-enpresek borondatez eta modu integratuan osatzen dute. Enpresa-antolakundearen eratzen duten kideek modu edo komunikazio-bide guztien bitartez salgaiak garraiatzeko jarduerak proiektatu, kontratatu, koordinatu eta/edo zuzendu eta horrekin lotutako zerbitzu osagarriak ematen dituzte, enpresa bakoitzari dagokion modalitatean (garraioa, aduanak, biltegiak eta logistika orokorra).

Antolakundea 1978ko azaroaren 21ean eratu zen, hari atxikitako enpresak eta oro har talde osoa ordezkatzeko, kudeatzeko eta haien interes komunak defendatzeko eta sustatzeko helburuz.

45 enpresa baino gehiago dira ateia Bizkaia-OLTko bazkide. Antolakundearen helburu nagusiak dira garraio-kudeatzaileen rola nazioartean ezagutaraztea eta kanpo-merkataritza garatzean eragile nagusi direla aitortzea. Era berean, gogor egiten dugu lan, intrusismoak, lehia desleialak eta indarreko legedia betetzen ez dutenek gure taldeko enpresek bereizgarri duten ospea eta seriotasuna lausotu ez dezaten.  ateia Bizkaia-OLT erakundeetan ordezkari aritzen da, enpresen intereseko ezagutzak hedatzen ditu, harremanetan esku hartzen du eta proiektuak garatzen ditu. Xedea da bazkide diren enpresak ahal den kontentuen egotea, eta haien beharrei erantzutea eta aurrea hartzea, etengabe hobetzen jarraitzen dugun bitartean.

ateia Bizkaia-OLT honako erakunde hauetako kide da: CEBEK (Bizkaiko Enpresa Konfederazioa), ateia Euskadi-OLT (Euskadiko Enpresa Bitartekarien Federazioa), FETEIA-OLTRA (Espainiako Enpresa Bitartekarien Federazioa) eta, haren bitartez, CLECAT (Europako Enpresa Bitartekarien Federazioa) eta FIATA (Munduko Enpresa Bitartekarien Federazioa) erakundeena.