Uniport Bilbao

Urkixo Zumarkalea, 9 - 1. esk. 48008 - Bilbao (Bizkaia)

UNIPORTBILBAO / PORTU ERKIDEGOA

UniportBilbao / Portu Erkidegoa Bilboko portuaren klusterra alderdi ordezkatzen duen elkartea da. Bilboko portua haren eragin-eremuaren ekonomiarako faktore estrategikoa da arlo guztietan (ekonomikoa, soziala, kulturala, etab.), portuaren jarduerarekin sortzen duen aberastasunarengatik zein inguruko ekonomian duen rol dinamizatzailearengatik.

Uniport irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta logistikari eta nazioarteko merkataritzari lotutako 135 enpresa eta administrazio baino gehiagok osatzen dute. Helburu du berrikuntza sustatzea, Bilboko portuko zerbitzuen lehiakortasuna hobetzeko, eta Bilboko portuan ematen diren zerbitzuak bultzatzea eta ezagutzera ematea ere bai.

Horretarako, elkarlana sustatzen du hainbat lan-arlotan, hala nola iraunkortasuna eta energia-eraginkortasuna, prestakuntza espezializatua, nazioartekotzea / marketina, berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa eta logistika multimodala.