BCLMren Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak 2019ko lan-plana onartu dute

BCLMren Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak bilera egin dute, 2018ko ekitaldia ixteko eta 2019ko Lan Plana onartzeko.

Azken horri dagokionez, azpimarratzekoak dira Basque Country batzordeak mundu osoan egin beharreko lana, bideari ekin berri dion Multimodalitate Batzordea, martxan jartzea erabaki den Berrikuntza Batzordea eta talentuaren gaineko lan-arloa ezarri izana.

Basque Country batzordearen xede nagusia izango da 2019-2020 epealdian logistika, mugikortasun eta garraio-sistema adimendunen gaineko nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko egitarau koordinatua osatzea, BCLMk ordezkatzen duen sektorearentzat, eta, horrekin lotuta, atzerrian ezagutzera ematea.

Multimodalitate Batzordea trenbideari buruzko lan-foro batekin hasiko da. Zehazki, Euskadiko abiadura handiko sareak Euskadiko eremu eta sektoreetan izango duen eragina aztertuko du, batik bat EAEko salgaien logistikari eta pertsonen mugikortasunari dagokienez.

BCLMren Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak kideei eta zuzendaritza-taldeari eskerrak eman dizkiete, lehenbiziko urte honetan egindako lanarengatik. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari ere eskerrak eman dizkiote, proiektua garatzen laguntzeagatik.

Barne hartzen dituen balio-kate ugariengatik konplexua eta zabala den makrosektore batean lankidetza sortzeko helburuz eratu zen BCLM, eta horretan, bost sortze-erakundeen ezagutza aditua izan zuen oinarri: ateia Bizkaia, ateia Gipuzkoa, GIPORT, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra eta UNIPORT. Federazioaren xedea da Euskadiko administrazio publikoei laguntzea, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Estrategia garatzeko, enpresa-ehunaren lehiakortasuna sustatzeko eta nazioarteko merkatuan posizionatzeko.