ACBE: Asociación de Consignatarios de Buques y Estibadores del Puerto de Bilbao

C/San Vicente nº8 'Edificio Albia I' planta 9 dpto 5.
48001 Bilbao (Bizkaia)

BILBOKO PORTUKO ONTZI KONTSIGNATARIOEN ETA ZAMAKETARIEN ELKARTEA

1922ko urtarrilaren 30ean sortu zen ACBE eta harrezkeroztik lanean aritu da etenik gabe. Bilboko Portuan zerbitzuak ematen dituzten ontzi kontsignatario eta zamaketari-enpresa guztiak biltzen ditu.

Elkarteak funtzio hauek ditu:

» Bazkideen interesak defendatzea administrazioaren eta hirugarrenen aurrean.

» Ontzien kontsignazio eta zamaketarekin lotutako gaien inguruan aholkatzea.

» Informazioa eta jakinarazpenak maiz bidaltzea.

» Talde-negoziazioa: sektoreko negoziazio-mahaietan enpresen ordezkariak egotea.