logo-giport

20 Posta-kutxa - 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

GIPORT – PASAIAKO PORTUAREN ERABILTZAILEEN ELKARTEA

2009an, Giport-Pasaiako Portuaren Erabiltzaileen Elkartea sortu zen, Pasaiako portuan logistika intermodalaren garapena eta ezarpena sustatzeko eta babesteko eta portuaren eragin-eremuko eragileen, bezeroen eta erabiltzaileen egungo eta etorkizuneko interes orokorrak zaintzeko.

Portua osatzen duten kideak elkartu eta dinamizatzea du helburu, bazkideek aktiboki parte har dezaten, hobekuntza eta sinergia operatiboak lortzeko, trafiko berriak erakartzeko, portuko jarduera ezagutarazteko eta haren lehiakortasuna hobetzeko eta portuko jarduera haztea ahalbidetuko duten azpiegiturak berritu eta eraikitzeko proiektuetan, eta, orokorrean, elkartearen xedea betetzen laguntzen duen edozein jardueratan.

Horrez gain, Giportek eragileak eraginkortasunez ordezkatu nahi ditu, portuko oraina eta etorkizuna erabakitzeko gaitasuna eduki, eta Europako garraioaren eta logistikaren kudeaketan erreferentziazko espazio bihurtu.